XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nietzscheren -eko pasarte hau publikatu zuen Mirandek Igela-n: .

Hori da, beraz, gizona, euskal jeinuaren euskarria.

Hori zen, esan beharko da hobeki.

Zeren eta orain atzerritarrek eta bereziki Elizak endakaturik bait dabil munduan ahuspez erorita, mengelto, esklabu, hagoaturik.

Egin ote du harenak? Beharbada denborarekin Mirandek etsi egin du.

Halere, batez ere Nietzschegandik daukana, izpiritu basa horren berbizkundearen kontzeptua eta esperantza da.

4.14 Paganismo berria Euskaldungoaren etsaiak artikulua itxaropen hitz hauekin bukatzen da: aip Zati honek -ren azken parte guztia oso gogoratzen du, genio alemana delakoaren berbizkundea iragartzen duen zatiarena alegia.

Honelako zatiren baten oihartzuna iruditzen zaigu Miranderena, adibidez: Gure baitan bizi-bizirik dago sentimentua, aro tragiko baten jaiotzak izpiritu alemanarentzat bere baitara itzulera bakarrik signifikatu behar duela, topaketa zoriontsu bat berriro bere buruarekin, formaren barbareria desanparatuan basabizi zirenok, botere inbasoreek kanpotik (arrotzak hemen ere!) beren formaren azpian morrontza batera bortxatu izan eta gero denboraldi baterako.

Orain azkenik, bere izatearen iturburura itzulirik, zilegi du harro-lainezatzen ausartzea herri guztien aurrean balentriaz eta libre ibilki, zibilizazio erromaniko baten makuluak gabe.

Jeinu alemana hasia da burua goititzen, zanpatu eta endakatu zuen erromatar zibilizazioaren azpitik eta haren aurka.

Hemen bai, bere lehen obra honetan, arras geroago ez bezalako interpretazio eta balorazio bat egiten dio Erreformari, Luterori: Hosin horretatik (jeinu alemanaren barne-barneko indar ezkutuen hondotik alegia) erne da Erreforma alemana: haren koralean soinugin zuen lehen aldiz musika alemanaren etorkizuneko aireak.

Hala zuen sakon, adoretsu eta bizibete doinugin Luteroren koral honek, hala gurenki on eta laztankor, nola bait da jeikitzen sastraka itxi-zarraturik lehen oles-txinta dionisiakoa udaberria urbiltzean.